Atzo, zapatua, 20:30ak inguruan izan zen gertakaria: hiru pertsonek Bergarako epaitegiko bandera espainola kendu eta eraman egin zuten. Ertzaintzak esandakoaren arabera, ustezko egileak bandera kendu ostean, gaztetxean sartu ziren. Ertzainak bertara joan, gaztetxea hustu, barruan zeuden hainbatei identifikatzeko eskatu eta gizonezko bat atxilotu zuten. Epaitegitik bandera espainola kendu eta eramatea leporatu zioten eta 23:00ak baino lehenago aske utzi zuten.