Jarrera demokratiko "baxua" izatea egotzi diote Bergarako Bilduri, eta "informaziorik ez ematea", ez oposizioari ez herriari, egindako inbertsioaren eta atez ateko sistemaren ustiapenaren kostuei buruz: "Bilketa sistema horrekin funtzionatzen diharduten herrietako datuen arabera, gastuak boskoiztu egiten dira edukiontzi marroiarekin alderatuta. Kopuru hori da bergararrok urtez urtez ordaindu beharko duguna, eta are okerragoa izango da orain ordainarazten ez badigute, hurrengo agintaldian sekulako zulo finantzarioarekin egingo dugulako topo, eta horrek herria hipotekatuta utziko duelako urte luzeetarako".