Iniziatiba martxan dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoan 30.000 sinadura bildu beharko dituzte gutxienez, alderdiek Legebiltzarrean gaia eztabaidatu dezaten.
Araban indar "handia" du fracking-aren aurkako mugimenduak. 2012an manifestazio "erraldoi" bat egin zuten Gasteizen, teknika arriskutsu horren aurka, eta momentuz hastear zeuden zundaketak geldiaraztea lortu bazuten ere, badirudi berriz ekiteko asmoa dutela.
Debagoiena ere fracking-aren eremuan dago bete-betean eta, horren kontrako mugimendutik diotenez, ez litzateke harritzekoa izango edozein momentutan zundaketekin hastea.