Euskadik, aurten, 475 plaza eskaintzen ditu, 18-26 urte bitarteko gazteentzat. Horietatik 277 Euskadiko auzolandegietan izango dira; 96 estatuko gainerako Autonomia Erkidegoetan, eta 102 atzerrian (Europan, Afrikan, Asian eta Amerikan). Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren estatuko esparruko auzolandegietako plazen %10 gaigabetasunak dituzten pertsonentzat gordeko dira.
Izen-ematea
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Auzolandegiak programan izena emateko epea ireki du gaur, astelehena, apirilak 7, eta halaxe egongo da aste honetako ostiralera arte, apirilaren 11ra arte. Programan izena eman ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dauden 18 eta 26 urte bitarteko gazteek. Nazioarteko auzolandegietan parte hartu nahi duten gazteek, ingelesa ongi menperatu beharko dute, ahoz behintzat. Programan parte hartzeko aukeratuak izaten diren gazteek, notario aurreko zozketan, 90 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen ematea www.gazteaukera.euskadi.net atarian egin ahal izango da. Eskaera bakarra onartukoda pertsonako.
Auzolandegiak programan parte hartzen dutenek, oro har, lauzpabost orduz egiten dute lan astegunetan, goizez. Era berean, auzolandegi gehienetan irteera kulturalak ere egiten dira, asteburuetan. Programak ostatua, mantenua, asegurua eta aisia-jarduerak hartzen ditu barne.
Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskal Autonomia Erkidegoan zazpi toki ezberdinetara joan ahalko dira 18-26 urte bitarteko gazteak eta lehen hiru aukerak ingelesez izango dira:
- Lemoa (Bizkaia): Memoria historikoa. Gerra Zibila Lemoatxen. San Antolin ingurua berreskuratzea. Egunak: uztailak 16-30 eta abuztuak 1-15. Plaza-kopurua: 20 txandako.
- Lantziego (Araba): Indusketak Pieza Redonda herrixkan. Ondarea berreskuratzea. Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Plaza-kopurua: 20 txandako.
- Busturialdea (Bizkaia): Kultura eta natura ingelesez mintzo dira Busturialdean. Gazteen dinamizazioa. Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30 Plaza-kopurua: 20 txandako.
- Lekeitio (Bizkaia): Adinekoen animazioa (Gizarte-arloa). Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Plaza-kopurua: 18 txandako.
- Bergara (Gipuzkoa): Adinekoen animazioa (Gizarte-arloa). Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Plaza-kopurua: 20 txandako.
- Amurrio-Tertanga (Araba): Ondarea berreskuratzea eta ingurumena. Egunak: uztailak 16-30 eta abuztuak 1-15. Plaza-kopurua: 20 txandako.
- Elgoibar (Gipuzkoa): Ondarea berreskuratzea eta ingurumena. Egunak: uztailak 16-30 eta abuztuak 1-15. Plaza-kopurua: 20 txandako
Espainian
98 plaza eskainiko dira guztira, Autonomia Erkidego hauetan: Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Kantabria, Ceuta, Extremadura, Galizia, Madril, Melilla, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa.
Atzerrian
Eskaintzen diren plazetatik lau kontinentetakoak dira: Armenia, Belgika, Txekiar Errepublika, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Islandia; Italia, Japonia, Maroko, Mexiko, Polonia, Errusia, Serbia, Taiwan, Turkia, Ukraina, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak .
Zer da auzolandegi bat?
Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizitzeko eta gazteak hartzen dituen komunitatearentzat onuragarria den proiektu batean hartzeko asmotan. Proiektua balio jakin batzuk sustatzeko bide bat da: elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean heztea, besteak beste. Aldi berean, mundu zabaleko herrien izaerak eta kulturak ezagutzeko bidea eskaintzen dute auzolandegiek.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak 29 urtetik gora darama programa hau antolatzen. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen lankidetza izaten du. Bestalde, gainerako Autonomia Erkidegoekin, Espainiako Gazteriaren Institutuarekin eta atzerriko beste erakunde batzuekin koordinatuta, plazak trukatzen dituzte, gazteek atzerrian edo beste erkidego batean lan egin dezaten.