Asentzio Esnaola debarra da jaiotzez, baina 40 urte daroatza Bergaran. 14 urte zituela ekin zion egurra lantzeari eta modu profesionalean lanbide horri eman dio urteak eta urteak. Hark aitortu duen moduan, 90 urte bete dituenean eta ia bizitza osoa egurra lantzen eta erakusten jardun badu ere, "egunero ikasten da zerbait".