Beti landu izan duzu egurra?
Deban eskola bukatu eta gero, 14 urterekin hasi nintzen egurra lantzen. Etxe ondoan aroztegi bat zegoen, eta bertan lan txikiak egiten hasi nintzen tailagintza ikasten.
Hemen ere lan bera izan duzu?
Bai; orain, altzariak sinpleagoak dira, lisoagoak. Lehen, etxe guztietako altzarietan artisauek egindako erliebeak izaten zituzten. Kontuan izan behar da herri bakoitzean gutxienez aroztegi bat izaten zela. Orain, Taila Eskolan ibiltzen naiz buru-belarri.
Eskola bat baino gehiago, lagunen arteko bilkura bat da.
Halaxe da, bai; gehienak erretiratua gaude, eta lagun artean tarte on bat pasatzeko elkartzen gara. Nire ustez, afizio polita da.
Zuk maisu lanak besterik ez duzu egiten?
Laguntzeko nago, baina nire lanak ere egiten ditut. Ez daukat erretiratzeko asmorik.
Zenbat denbora behar da tailagintza menderatzeko?
Menderatzeko? Uf, ni oraindik ikasten ari naiz.
Oraindik?
Egurra elementu bizi bat da eta egunero ikasten da zerbait. Hala ere, eskua bizkor hartzen zaiola esango nuke.
Ia 80 urtez egurra landu ostean, emazteari baino kasu handiagoa egin diozula esan daiteke.
Kar, kar, kar. Ez, ez. Biei antzera, emazteak badaki taila afizioa izan aurretik nire bizimodua izan zela.