Gorla ezagutu eta naturaz gozatzeko aukera paregabea

Txomin Madina Milikua 2014ko mar. 30a, 21:43
Domeka izanda ere, goiz jo du iratzargailuak bergarar askorentzat. Natura Eguna egin dute Gorlan, eta hainbatek oinez egin zuten harako bidea, Pol-Pol Mendi taldeak gidatuta; beste batzuk autobusez igo dira.

Zuhaitzak landatzea izan da Natura Eguneko lehen ekintza. Pagola-Loidiko pagadian egun lursailak diren pare bat hektarea berriz ere baso bihurtzeko lanetan dabil azkenaldion Bergarako Udala, eta hor landatu dituzte zuhaitzak.

Gune horretan denera 600 zuhaitz landatzea da asmoa, eta gaur askotariko 120 zuhaitz inguru landatu dituzte. "Azkenean, aurrerago landatzeko gordeta zeuden zuhaitzak ere sartu ditugu" esan duIñaki Irizar Ingurumen teknikariak.

Zuhaitzak landatu ondoren Gorlako Igoera ikusteko etenaldia egin dute, eta horren ostean, egon zen bestelakorik.

Paseoa eta 'Historiaurreko Olinpiadak'

Batetik, batzuek ibilaldia egin dute Gorla inguruetan. Bidea ez da bereziki luzea izan, baina bai entretenigarria. Amaia Arriaran ipuin kontalariak gidatu du paseoa eta hainbat geldialdi egin duituze: Arriaranek, zeuden tokiaren inguruko historia kontatzeko aprobetxatu ditu geldialdiok, baita ipuinak kontatzeko ere.

Bien bitartean, gaztetxoak arkuekin eta lantzekin ibili dira Historiaurreko Olinpiadak izeneko jokoetan. Ez dira dianan jotzeko gai izan, baina ederki pasatu dute jolasean. Paseoa eman dutenek eta jolasean ibili direnek, denek mokadutxoa eginaz borobildu dute goiza.

Egunak emandakoarekin pozik zegoen Iñaki Irizar Bergarako Ingurumen teknikaria: "Ehun lagun inguruk hartu dute parte Natura Egunean. Familian egiteko eguna bihurtzen dabil, eta pozik gaude: natura balore bezala erabili eta transmititzea pozgarria da".

Erlazionatuak

Natura Eguna ospatu dute Bergaran

Jagoba Domingo 2014 mar 31 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak