Mariaren Lagundia Ikastetxea, Bergara
Barnetasun proiektuarekin jarraituz, 5. hitzaldia antolatu dute apirilaren 3rako, 18:00etan, Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxean. Gai nagusia 'Barrurako begirada kanpo aldaketen morote' izango da eta duela lau urtera arte Arantzazun fraide izandako Joxe Arregi gonbidatu dute bertara. 2010. urtean José Ignacio Munillak lizentzia kanonikoa kendu eta Frantziskotar Anaidia eta apaizgoa utzi beharra izan zituen honek.
Hizkuntza: Euskara