Herritarren aurrean lana aurkezteak errespetua emango dizu. Urduri zaude?
Ez. Herrian badakizu, herritarren fabore kutsua hartzen duela. Gainera, ziurtasuna daukat Maiteren emanaldiarekin. Formatu guztia oso polita da. Gainera, Maite Amsterdamen bizi da eta oso zaila da hemen harrapatzea.
Zabalotegi aretoa bete egingo da herriko zinegilearen azken lana ikusteko.
Pixka bat kezkatuta nago Zabalotegiren eduki ahalmenarekin; jendea kanpoan geratuko ote denaren beldur nahiz. Izan ere, pare bat bider, egin diren bi obra ikustera joan eta kanpoan geratu nahiz haurrekin. Pena ematen dit kultura eskaini eta jendea gogotsu egon arren, bat-batean ez edukitzea sartzeko aukerarik. Pena ematen du herriaren neurriko aretorik ez izatea. Horrek nire dokumentalak baino gehiago kezkatzen nau.
Bost eguneko bidaian egin dituzue grabaketa lanak. Zermoduzko esperientzia izan da?
Grabazioa bera egitea prozesu oso polita izan da. Talde txikian egin genuen, lau lagunen artean. Bost eguneko bidaian egin genituen grabaketak Amsterdamen eta Utrecht hirietan. Maitekin lan egitea ere polita izan da. Kamara aurrean oso ondo ematen du eta badaki kamerarekin nola jolas egin. Amsterdameko Holland Baroke Soziety taldea ezagutzea ere oso aberasgarria izan zen. Errodajea esperientzia ederra izan zen.
Bost eguneko bidaian material dezenterekin etorriko zineten.
Bai. Muntaia izan da prozesurik zailena material asko geneukalako eta aukeraketa egitea oso zaila izan delako.
Donostiako Zinemaldian aurkeztu zenuten lehengoz. Kritika onak jaso dituzue. Motibagarria izango da ezta?
Zela Trovke film laburrak hasieratik eman dizkigu poztasunak. Ez daukat triste egoteko aitzakiarik film honekin. Belodromoan hiru mila lagunen aurrean dokumentala eskaintzeak ere poztasuna eman dit. Orain mundu osoko jaialditan barrena eskainiko dute: Huescan edota Estatu Batuetan esaterako. Aipatu, baina, egubakoitz honetan Huhezinema jaialdian izango dela ikusgai. Momentuz ez daukat jaialdi guztietara joateko asmorik. Gertukoetan izango nahiz soilik. Gainera, krisiaren ondorioz, ez dituzte gonbidapenak horren errez egiten. Aurrekontu txikiaz antolatzen dituzte jaialdiak.
Dokumental fikzionatua da. Ze istorio kontatzen duzu bertan?
Holland Baroke Soziety talde holandarrak Varsovian eskaintze duen zuzenekoan gertatutako istorioa kontatzen du. Dokumental fikzionatua izeneko formatu arraroa da. Maite Larbururekin badu zer ikusia istorioak; izan ere berari gertatutako gertakizun batean dago oinarrituta.
'Zela Trovke' –Belarra mozten– jarri diozu izenburua, nolatan?
Holland Baroke Soziety taldearen abestia da Zela Trovke. XVI. mendeko abesti eslovakiarra da. Hain justu ere, bertan kontatzen da emakume batek aizkoraz senarra nola hiltzen duen. Abesti horren inguruan dago filmaren istorioa oinarrituta.
Zer duzu esku artean?
Oraintxe bukatu dut Zoroa izeneko film laburra. Denbora dezentez lanean aritu nahiz lan honekin efektu digital ugari ditu-eta. Oteizaren poema batean oinarritzen da; nahiko surrealista eta polita da. Bardeetan grabatu dugu. Oraindik ez dakigu noiz estreinatuko dugun. Efektu digitalen munduan sartu nahiz eta imajinatzen duzun guztia egin dezakezun arren, denbora eta dirua behar da.
Luzemetrairik egiteko asmorik badaukazu?
Bai. Dena ondo bidean udaran hasiko gara grabatzen Amama izeneko film luzea. Baserri giroan kokatutako istorioa izango da. Aspaldidanik nabil proiektu honekin lanean. Oso gogotsu nabil. Orain finantzaketa lotzen nabil nahiz eta Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBren babesa daukagu. Udarako espero dut grabaketekin hastea.