Horrekin batera, eta abortuaren legearen harira, "emakumeen kontrako beste eraso bati" ere egin zioten erreferentzia. Ildo horretatik, apirilaren 5ean Iruñean egingo den abortuaren aldeko manifestazio nazionalean parte hartzeko dei egin zuten. Bergaratik autobusa irtengo da, 15:00etan. Izen-ematea Pol-Pol eta Arrano tabernetan egin daiteke.