Kontzentrazioa 19:00etan hasi zen herriko plazan. Ordubete lehenago ez ohiko osoko bilkura hasi zen udaletxean eta, 19:00etan, zinegotzi guztiak plazara jaitsi ziren elkarretaratzearekin bat egiteko. Emakumeei erasorik ez zioen zuen pankarta baten atzean bildu ziren guztiak, Mungian gertatutako gaitzesteko.
Debagoieneko beste herri batzuetan ere elkarretaratzeak egin zituzten: Oñatin eta Bergaran, esaterako. Aretxabaletan martitzenean elkartu ziren herriko plazan.