"Une honetan Bergaran 500 familiatik gora dira, etxeko konpostari esker, sukaldeko, lorategiko eta baratzeko hondarrak hondakin izatera iritsi aurretik ongarri bihurtzen dituztenak".
Hala, konposta egiten dutenek martxoaren 7ra bitartean dute hobaria eskatzeko aukera. "Horretarako eskaera orria bete eta udal erregistroan sarrera eman behar zaio hilaren 7a baino lehen. Eskabide orria betetzerakoan eremu guztiak bete eta erabili zergat titularraren datuak".
Udaletik gaineratu dute, hobaria eskuratzen dutenek euren esetokian marka bat izango dutela, eta horrek, ezin izango dutela organikoa atera adieraziko du. "Ekarpen guneko erabiltzailea bazara, organikorako ez duzu sarrerarik izango".
Edozein zalantza izanez gero 943 779 172 zein 943 779 150 zenbakietara deitu edo konpostajea@bergara.net helbidera idatzi daiteke.