Otsaileko egitaraua gertu, Bergarako kartzela zaharrean

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 29a, 08:29
Bergarako kartzela zaharreko otsaileko egitaraua.
‘Otsailean danok kartzelara’ lelopean prestatu dute egitaraua. Film laburren proiekzioak, mahai-inguruak, bideo-emanaldiak.... askotariko ekintzak antolatu dituzte. Zapatu honetan bertan da lehen hitzordua; dantza afrikarren ikastaroa prestatu dute egun horretarako.

Otsailak 1, zapatua:

  • Dantza afrikarren ikastaroa (aurreko zapatuan ez zen egon).

Otsaialk 5, eguaztena:

  • 19:30ean, bertso-eskola (antolatzaileak: Jardun eta Bergarako Gazte Asanblada).
  • 21:30ean, gitarra ikastaroa.

Otsailak 7, eguakoitza:

  • 19:00etan, Bergarako Gazte Asanbladaren asteroko batzarra.
  • 20:00etan, Bergarako auziperatuekin tertulia-luntxa (Antolatzailea: Ernai).

Otsailak 12, eguaztena:

  • 21:30ean, gitarra ikastaroa.

Otsailak 14, eguakoitza: 

  • 19:00etan, Bergarako Gazte Asanbladaren asteroko batzarra.
  • 20:00etan, Joxean´s Hileben film laburraren proiekzioa eta ondoren egileekin solasaldia (Antolatzailea: Bergarako Gazte Asanblada).

Sipnosia: Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz, Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

  • 21:30ean, bailarako AHT geldituko kideekin afari-pasada. Bailarako obren egoeraren gainean jardungo dute (Antolatzailea: Mugitu).

Otsailak 16, domeka:

  • 19:00etan, Zintzilik irratia, 27 urte ez dira hainbeste dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua.

Azalpena: Oreretako Zintzilik Irrati Libreak bere lehenengo 27 urteak kontatzen dituen dokumentala kaleratu berri du. 27 urte ez dira ezer! 80 minututako dokumentala da, eta bertan irratiko historia kontatzeaz gain, hau sortu zeneko giroa ere kontatzen da, hau da, Oreretaren historiaren zati bat, horregatik darama dokumentalak Herri baten historia azpititulua.

Otsailak 19, eguaztena:

  • 19:30ean, bertso-eskola (Antolatzaileak: Jardun eta Bergarako Gazte Asanblada).
  • 21:30ean, gitarra ikastaroa.

 Otsailak 21, eguakoitza:

  • 18:00etan, Bergarako Gazte Asanbladaren asteroko batzarra.
  • 19:00etan, Izan pirata dokumentalaren proiekzioa eta ondoren jai herrikoien inguruko mahai-ingurua (Antolatzailea: Bergarako Gazte Asanblada).

Azalpena: Izan pirata Donostiako Piratak kolektiboak egindako dokumentala da, jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Aurten hamaika urte egingo ditu Donostiako Piratak kolektiboak. 2002an gazte gogotsu batzuk bildu eta jai herrikoien alde lanean hasi ziren. Euren ekitaldirik ospetsuena Donostiako Aste Nagusian portuan egiten duten abordatzea bada ere, askotariko ekintzak prestatzen dituzte.

Otsailak 23, domeka:

  • 19:00etan, Hala bedi 30 urte kolpez kolpe dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua (Antolatzailea: Txapa Irratia).

Azalpena: 30. urteurren honetan, Hala Bedik, Oskar Bañuelos kazetariak zuzenduta, irratiaren ibilbidea pantailara eraman du. Ordubeteko iraupenean irratiaren historia, sorrerako elkarrizketa errealak eta fikzio tarteak ere aurkituko ditu ikusleak. Dokumentalaz haratago, making off-a, grabazio historikoak, Una Hora Tarde irratsaio arrakastatsua, eta hamaika kontu gehiago biltzen ditu ikus-entzunezkoak.

Otsailak 27, eguena:

  • 19:00etan, Diskoira taldearen bideo emanaldia, ondoren tertulia (Antolatzailea: Bergarako Gazte Asanblada).

Otsailak 28, eguakoitza:

  • 18:00etan, asteroko batzarra.
  • 19:00tan, La Gallina Vasca - Euskal Oiloa-ren aurkezpena. Umore satirikodun aldizkariaren azken alearen aurkezpena eta solasaldia (Antolatzailea: Bergarako Gaztetxeko Angiolillo liburutegia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak