Bergara Garbia taldeak hedabideetara bidalitako oharra:
"Bergarako Bildu-Aralar Udal Gobernuak bergararrak presionatzen jarraitzen
du, berehala inposatuko duen atez ateko bilketa sistemarekin, oraingoan
edukiontziak jaso ez dituztenei eskutitz bat bidaliz. Baina gure jarrerak berdina
izaten jarraitzen du, EZ ditugu edukiontziak batuko eta hondakinak bereizten
jarraituko dugu, ohi bezala.
Nahiz eta Bildu-Aralarrek ez duen inolako intentziorik erakutsi momentuko
edukiontzien sistemak funtziona dezan. Kalera irtetzea besterik ez dago,
edukiontziak beti gainezka, agian nahikoa izango litzateke gehiagotan
jasotzearekin edo atez ateko bilketa sistemaren inposizioari itxaron behar zaio?
Honekin zer frogatu nahi dute? Zertan dabiltzan konturatu ez garela pentsatzen
ahal dute? Berriz ere, Bildu-Aralarrekoek bergararren kontura barrezka dihardute.
Bergararren nahia defendatzeko lanean jarraituko dugu, laster izango duzue
ekintza berrien informazio gehiago.
EZ INPOSAKETARI! EZ ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMARI!
BAI 5. EDUKIONTZIARI! BAI BIRZIKLAPENARI!"