Juan Mari Beltran Bergaran izan da gaur

Mirian Biteri 2014ko urt. 12a, 21:39

Juan Mari Beltran musikari eta musikologoa Bergaran izan da gaur iluntzean, familiei zuzendutako saioa eskaintzen. Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizarrekin batera, Euskal Herriko eskualde guztietako doinu, kantu, dantza eta musika-tresnak ezagutarazi dizkie Zabalotegin batutakoei. Ordu eta erdi inguru iraun duen ibilaldi horretan gaur egun bizirik dirauten zein erabiltzen ez diren soinu-tresnekin disfrutatu zuten parte-hartzaileek.

Musikan ibilbide luzea du donostiarrak: Euskal Herriko musika tresna, doinu eta kantutegi tradizionalean aditua da, eta baita musikaria ere: hamar disko grabatu eta hamaika musikarirekin lan egin du. Irakasle moduan ere ibilitakoa da.

Badira, gainera, hainbat urte kontzertu didaktikoak eskaintzen dituela. Horren harira, honakoa esan digu: "Oso harrera ona duen formatua da. Euskal Herrian zein kanpoan gabiltza; azaroan, esaterako, Belgikan 26 saio eman genituen. Gainera, moldagarria da ikus-entzule kopuru eta edukiari dagokionez". Musika jaiotzetik familian

Familian musika lantzearen garrantziaz ere egin du berba honakoa aipatuz: "Gero eta gutxiago lantzen bada ere, horrela izan da musikaren historian. Jaiotzean haurrek familian dute musikaren aurreneko hastapenak, sehaska kantuen bitartez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak