Aurten ere, Kafekonpon egitasmoak jarraitu egingo du

Imanol Gallego 2014ko urt. 9a, 17:49

Bergarako Udalak aurreko urtean martxan jarri zuen Kafekonpon izeneko egitasmoa, Europako beste hainbat lekutan Cafe Repair bezala ezagutzen dena oinarri hartuta. Proiektuaren helburua da berrerabilpenaren filosofia zabaltzea.

Atzoko saioan dozena erdi bat pertsona gerturatu ziren eta kasu batzuetan arazoa konpontzea erraza izan arren, beste kasu batzuetan laguntza behar izan zuten erabiltzaileek. Hala ere horrelako egoerak egitasmoaren parte dira. Dena den arazoa mahai baten bueltan kafetxo baten laguntzarekin txikiagoa dela dirudi. Horrela, matxuratutako bizikletak, etxetresna txikiak... konpontzen jarraituko dute.

Parte hartu nahi dutenek, hileko bigarren martitzenean arratsaldeko 18:00etan San Joxepe elkartera gerturatzearekin nahikoa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak