Hasi berri dugun urtean, garbigunera eraman beharreko hondakinak Garbigune Ibiltariak batzen segituko du Debagoienean. Bergaran gaur egin dute zerbitzuaren estreinaldia eta 15 eguneko maiztasunarekin laster zerbitzua bailarako herri guztietatik igaroko da.
Debagoieneko Mankomunitateak Garbigune Ibiltaria zerbitzuaren bidez etxeetan sortzen hondakin arriskutsuak jasoko dira. Debagoieneko hiru herrietan badaude garbigune finkoak, Oñatin, Arrasaten eta Bergaran hain zuzen ere. Garbigune ibiltari honekin baina, gainontzeko herrietara heltzea gura du Mankomunitateak.
Garbigune ibiltaria goizetik gaueraino, egun osoz egongo da dagokion egunean dagokion herriko erdigunean eta Mankomunitateko langileek eraman eta jasoko dute. Jendeari zerbitzuaren egutegi zehatza jakinaratzeko goiena Gidarekin batera zerbitzuaren egutegia banatuko da.