Alde zaharreko hondakin bilketa puntuak zehaztu dituzte

Imanol Gallego 2013ko abe. 9a, 11:29

2003a ezkero alde zaharreko hirigune historikoa kultura ondasun gisa izendatua dagoenez eta gune horretako kaleak estuak direnez, herriko erdiguneko kaleetan ez da zintzilikariorik egongo. Horren ordez, bilketa guneak lokaletan eta propio prestatutako espazioetan jarriko dituzte.

Aurreko osoko bilkuran Jaione Isazelaia alkateak zehaztu zuen moduan, "horrekin jendearen erosotasuna" bermatu nahi dute. Osoko bilkura berean gobernu taldeak argitu zuen ez dela osasunerako arazorik egongo eta Udalak bere gain hartuko duela lokal horiek zaintzeko ardura.

Udalak oraindik ez du eman hondakinen bilketa sistema berria indarrean jartzeko data zehatzik, baina, arduradunek aipatu dutenez, Gabon ostean martxan jarri nahi dute, urtarrilean zehar.

Erdiguneko lokalak

Era askotariko lokaletan egingo da bilketa; horregatik, egokitzapen lanak hainbat fasetan daude. Arreseko karkaba, adibidez,  dagoeneko prest dago eta San Pedroko gunean eta Ikerlekuko bilketa puntuetan lan batzuk egingo dira lekua egokitzeko eta horien barruan zintzilikarioak jartzeko.

Karkaba eta lokalak erabiliko dituzten bizilagunei beren giltza emango diete haietara sartu ahal izateko. Giltzak prest daudenean, Udala bizilagunekin harremanetan jarriko da giltza jaso dezaten.

ALDE ZAHARREKO BILKETA PUNTUAK

Arrese zeharbideko karkaba
Barrenkaleko  12, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 21, 23, 30, 32 eta 34. zenbakiak

Artekaleko lokala
Barrenkaleko  20, 22, 24, 25, 26, 27, 29 eta 31. zenbakiak.
Artekaleko  7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 25, 27 eta 29. zenbakiak.
Arruriaga kaleko 2. zenbakia.

Budiñate
Barrenkaleko  33, 35, 36, 38, 40, 42 eta 44. zenbakiak

Arruriaga
Arruriaga kaleko  1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 4, 6, 8, 10, 12, 14 eta 16. zenbakiak.

San pedro gunean  (laudantz zeharbidea)
Artekaleko  1, 3, 5, 2, 4  eta 6. zenbakiak.
Goenkaleko  1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 22, 2, 4 eta 6. zenbakiak.
Gazte lokakak.

UNED-eko lokalean 
Barrenkaleko  1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, eta 13. zenbakiak.
San Martin plazako  5. zenbakia.

Mizpildi 1eko lokala
Mizpildi eta San Pedro kaleko bizilagunak.

Bidegurutzeta
Bidegurutzeta kaleko  25, 27, 29, 31, 34, 36, 38, 40, 42, 44 eta 46. zenbakiak.

Ramon maria lili
Ramon Maria Lili kaleko  2. zenbakia.
Bidegurutzeta kaleko  15, 17, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 26, 28, 30 eta 32. zenbakiak.
San Pedro kaleko  24 eta 25. zenbakiak.

Ikerleku
Komenio kaleko  2 eta 4. zenbakiak.
San Martin kaelko   2 eta 3. zenbakiak.
Bidegurutzeta kaleko  3, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 13A, 14, 16 eta 18. zenbakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak