Horretarako, bi kontu zabaldu ditu Bergara Garbiaren izenean, Laboral Kutxan eta Kutxabanken. "Herritarren ekarpenak beharrezkoak dira, txikiak izan arren", azaldu dute.
Bergara Garbia herri plataformak herritarren laguntza eskatu du duela gutxi egin duen kontsultarekin eta aurrez burututako beste ekintza batzuekin –manifestazioa, kontzentrazioak, zaborren bilketa sistemaren inguruan etxeetan banatutako informazioa...– sortutako gastuei aurre egiteko; eta ezinbesteko jo du laguntza hori aurrera begira antolatu asmo dituen ekintzetarako ere.
Horretarako, bi kontu zabaldu ditu Bergara Garbiaren izenean, Laboral Kutxan eta Kutxabanken. "Herritarren ekarpenak beharrezkoak dira, txikiak izan arren", azaldu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.