Bergarako EAJrendako hondakinei buruzko kontsultaren "arrakastak" agerian utzi du Bildu-Aralar Udal gobernua

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 14a, 16:32

Jeltzaleek bergararrak zoriondu dituzte, eta Bergara Garbiaren lana eskertu dute. Bestetik ezker abertzalearen jarrera "oztopatzailea, inposatzailea eta iruzurgilea" izan dela salatu dute.

Bergarako jeltzaleen esanetan, hondakinei buruzko kontsultaren "arrakastak" agerian utzi du Bildu-Aralarren udal gobernua. Adierazi dutenez, argi geratu da Bergarako herritarren gehiengoak ez duela atez atekorik nahi, baizik eta bosgarren edukiontziaren bitartez birziklatzearen alde pausoak emateko prest dagoela. Oztopo guztien gainetik, "gainditzeko erraza ez den marka" lortu dela adierazi dute, eta herriaren eskaera entzuteko eskatu diote udal gobernuari. "Ondo dakizue Bildutarrek gehiengoa aurka duzuela (...) Zenbat bozka behar ditu gobernu honek herriaren eskaera entzuteko?", galdetu du gaur Aintzane Oiarbide jeltzaleak.

Ezker abertzalearen jarrera "oztopatzailea, inposatzailea eta iruzurgilea" izan dela ere esan du Oiarbideak: "Kontsultak iraun duen bi egunetan mahaian zegoen jendea nahiz bozkatzera etorri diren asko eta askorengan eragin nahi izan duzue presioa, koakzioa eta deskalifikazioa erabiliz (...) Bozkatzera etorri diren gazteei izen-abizenak eskatuz, mehatxatuz lanean nahiz bozkatzen ari zen jendeari argazkiak ateraz, grabaketak eginez guztia jendeari bere hitza emateko oztopatzeko eta kontsultari legitimitatea kentzen saiatzeko (...) Herri partaidetzaz hitz egiteko legitimitatea osoa galdu duzue".

EAJko ordezkariek Bergarako udal gobernuari eskatu diote atez atekoarekin atzera egin eta konponbidera iristeko borondatea erakusteko. "Bilduk Arrasaten atzera egin badu zergatik ez Bergaran? (...) Gogoeta sakona egin dezala eskatzen diogu udal gobernuari eta Isazelaia alkateari bereziki berea baita herritarrenganako ardura nagusiena (...) Utzi alderdi interesak alde batera eta egin gogoeta herriak hain nabarmen eskatu dizuen eskaerari (...) Irten zaitezte kalera eta entzun eta erantzun Bergarar gehienek egun hauetan egiten ari diren galdera: Eta orain zer?".

Dimisio eskaerari erantzuna

Eta kazetariek galdetuta, atzo Sortuk egindako dimisio eskaeraren inguruan ere egin dituzte adierazpenak Aintzane Oiarbidek eta Bitoriano Gallastegik; eskaera horiek "lekuz kanpo" daudela adierazi dute bi jeltzaleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak