Bergara Zero Zabor: "Dozenaka arau hauste ikusi ditugu"

Txomin Madina Milikua 2013ko aza. 11a, 11:22

Bergara Zero Zabor plataformakoek ere eman dute hondakinen bilketa sistemaren inguruko galdeketari buruzko balorazioa. Zituzten aurreikuspen txarrenak bete direla adierazi dute, eta salatu dute plataformako kideek ez dutela mahaietan begirale moduan egoteko aukerarik izan. Tranpak egon direla gaineratu dute, eta ez dela galdeketa demokratikoa izan azpimarratu. Albiste barruan, balorazioa osorik.

Hemen oharra, oso-osorik:

"Hasteko eta behin bozkatzera joan diren bergararrei gure errespetua adierazi nahi diegu. hauteslekuetan boza eman duten herritarrak 4.211 izan dira, tartean bergararrak ez direnak ere badaude. Zentsoa kontuan hartuko bagenu, herritarren %36.07ak eman du botoa (zentsoa 11.673 izanda). baina kontuan hartu behar da zentsuan eta erroldan ez dauden kanpotarrek ere eman dutela botoa.

Brgara Zero Zaborrekookgenituen aurreikuspen txarrenak bete dira. Herri galdeketa honek araudi oso eztabaidagarria zuen (boto delegatua, zentsotik kanpo dauden herritarrek botoa emateko aukera izatea, galdeketa pribatua izatea eta begiralerik ez onartzea). Hori gutxi balitz, beraien legedia ere ez dute bete. Zero Zaborren dozenaka begiralek ez dute mahaietan egoteko aukerarik izan, dena den gertutik begirale lana egin eta dozenaka arau hauste larri ikusi ditugu:

  • Ez da derrigorrezkoa izan Bergaran erroldatuta egotea. Hala erroldan ez zeuden herritarrek botoa eman dute. kasu batzuetan bi aldiz gainera, dendari izatearren bi boto dituztenak ere badaude.
  • Bergararrak ez direnek botoa emateko aukera izan dute, boto delegatua onartuz inongo limite gabe gainera. Pertsona bakar baten izenean boto ugari eman ditu hainbatek.
  • Zentsuari dagokionez, ez dakigu benetan zein den eskuartean izan duten zerrenda, baina argi ikusi dugu zerrenda horretatik kanpo dagoen jendeak ere botoa eman duela, beraiek deituriko "lista negra" horretan apuntatu dituztelarik.

Orain argi daukagu zergatik ez diguten utzi beraien alboan galdeketa ikusten, tranpak egin ahal izateko.

Gaur bi galdeketa izan dira Gipuzkoan, bat Bergaran, bestea Igeldon. oso arau ezberdinekin biak: igeldon ez da boto  delegaturik onartu eta igeldoar bat boto bat printzipio demokratikoa gauzatu da, Bergaran ezta hori ere; Igeldon igeldoarreeman dute botoa, Bergaran kanpokoek ere bai; Igeldon alderdi guztietako begiraleek eta herritarrek galdeketan begirale izateko aukera izan dute, Bergaran ez dugu izan eta mahai inguruetatik aldentzeko Ertzaintza deitu dute, hainbat begirale identifikatuz.

Bozkatzera joan diren bergarar guztiekiko errespetua adierazi nahi dugu. Baina, asteburuan Bergaran gertatu dena oso larria izan da, ez delako galdeketa demokratikoa izan, ez delako 'bergarar bat, bozka bat' printzipioa errespetatu eta beraien araudia ere behin eta berriz hautsi dutelako. Argi dago beraz sasi galdeketa hau putxerazo hutsa izan dela. EAJ eta Bergara Garbiaren joko zikina agerian gelditu da. Beraz, Bergara zero zabor herria izateko bideari eutsi eta birziklapena bermatzen duen sistema mistoa abian jartzeko deia egiten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak