4.843 boto jaso dituzte hondakinen bilketaren gaineko Bergarako galdeketan

Txomin Madina Milikua 2013ko aza. 11a, 12:52

Emaitzei dagokienez, galdeketan jasotako 4.771 boto bosgarren edukiontziaren alde izan dira (%98,5). Bestalde, atez ateko sistemaren alde 51 boto jaso dituzte (%1,05) eta 21 izan dira balio gabeko botoak (%0,4). Galdeketa antolatu duen Bergara Garbia plataformakoak "oso pozik" agertu da datuekin. Parte hartzea %41,7koa izan da. Udal Gobernu  taldeak eta Bergara Zero Zabor taldeak, ostera, zalantzan jartzen dute galdeketaren zilegitasuna. Gobernuak dio "planteamendua gaizki" zegoela eta helburua "herritarren iritzia desitxuratzea" zela. Zero Zaborrek ere, ildo berdinetik, "tranpak" salatu ditu. Eta, hori erakusteko bideo bat jarri duz sarean. Hemen bideoa:

Bergara Garbia plataformakoek emandako behin betiko datuen arabera, 4.843 boto jaso dituzte asteburu honetan hondakinen bilketa sistemaren inguruan Bergaran egindako herri galdeketan. Antolatzaileek Gipuzkoako plataformek landutako 11.608 pertsonako errolda hartu dute aintzat. "Horren arabera, %41,7k eman du botoa Bergaran" azaldu dute plataformako kideek.

Emaitzei dagokienez, galdeketan jasotako 4.771 boto bosgarren edukiontziaren alde izan dira (%98,5); atez ateko sistemaren alde 51 boto jaso zituzten(%1,05) eta 21 izan ziren balio gabeko botoak (%0,4).

Bergara Garbiakoak, "oso pozik"

Oraindik ere behin-behineko datuak eskuetan hartuta, Bergara Garbia plataformako kideak gustura agertu dira datuekin. "Orain arte lortu ditugun datuak oso onak izan dira, eta oso pozik gaude" azaldu du plataformako kide Jose Antonio Aperribaik.

Bere esanetan atzo eman zuen jende gehienak botoa. Eguraldiak gehiegi ez duela lagundu zehaztu du, eta Bergara Zero Zaborreko kideei erreferentzia eginaz hainbat jende galdeketa oztopatzen saiatu direla gaineratu: "Hori dela eta giro arraro samarra sortu zen, eta gure beldurra zen horrek jendea beldurtzea. Baina erantzun ona eman  dute, eta pozik gaude. Eskerrak eman nahi dizkiegu bergararrei arazo guztien gainetik botoa ematera etorri direlako".

Behin herri galdeketa burututa, herritarrei datuak helarazi eta horren inguruko balorazio egingo dutela iragarri du Aperribaik. "Udaleko agintariek  izango dute zer hausnartu" gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak