"Herritarron erantzukizuna da hondakinak selektiboki bereiztea, eta beraz, galdeketa honen terminoak ez dira zilegi", azaldu zuten. Horrekin batera abstentziorako deia egin zuten "bergararrok ingurumenaren alde egin nahi dugulako eta besterik erabaki ezin dugulako".
Bestalde, Bergara Garbiak deitutako galdeketak "ez dituela oinarrizko baldintzak betetzen" esan zuten eta horretarako hiru arrazoi eman zituzten: "Ez da derrigorrezkoa Bergaran erroldaduta egotea; boto delegatua onartuko da eta pertsona baten izenean bozka bat baino gehiago eman ahal izango dira eta azkenik galdeketa egin aurretik zentsoa zein den jakin behar da ondoren datuen inguruko balorazio objektiboak egin ahal izateko".
Amaitzeko, Bergara Zero Zaborrek azaldu zuen galdeketan begirale gisa parte hartu nahi dutela jakinarazi diotela Bergara Garbiari, "eta oraindik ez dugu erantzunik jaso".