Sinaduretan "gorabeherak" berretsi ditu Bergarako Udal Gobernuak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urriaren 30a

Besteak beste, zerrendetan "600 izenetik gora errepikatuta" daudela diote eta Udal Gobernuaren arabera hori erakusten duen zerrenden argazkia ere gehitu dute.

Argazkiarekin batera, honako azalpen oharra ere helarazi du Gobernu Taldeak: "4.691 sinadura? Hemen izen zerrenden argazkia, ez da egia. Izenen bilketa kontrolik gabe egin da, honek iruzurrari ateak zabalik utzi dizkio. Zerrenda hauetan 600 izenetik gora daude errepikatuta –argazkian horiz ikusten direnak–, tartean Arrasate eta Bergarako EAJko kargu politikoak. Orrialdeak eta orrialdeak daude pertsona batek idatzita, kasu baten pertsona batek 260 izen idatzi ditu, guztien baimena ote zuen?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak