Hondakinak gaika batzeko edukiontziak banatzen hasi dira jada

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 29a, 17:45

Gaur hasi dira organiko zein errefusa batzeko edukiontziak banatzen herrian. Oxirondoko Azokan jaso daitezke ontziok eta baita zalantzak argitzeko hiztegi bat ere. Guztira, 18.300 kubo banatuko dituzte 6.100 familiaren artean. Herritar asko izatean, talde desberdinak antolatu dira, bizitokiaren arabera ontziak jasotzeko egun zehatz bat jarriz.

Bergarako informatzaile Maialenek lasaitasun mezua luzatu nahi izan du, zalantza guztiak argitzeko han daudelako: “jendeak zalantza asko ditu, baina lasai egoteko esaten diegu, horretarako gaude gu hemen. Beldurrik ez izateko esaten gabiltza herritarrei, ongi aterako da eta” .

Azokan ontzien banaketa emango da, baina Udaletxean, zalantza guztiak argitzeko bulegoa dago, bertako informatzaile Maria Gonzalezek adierazi du "zalantza guztiak argitzeko gaude. Gaur goizean jende asko hurbildu da bulegora", hortaz, gai honen inguruan kezkak argitzen hasiak dira herritarrak.

Banaketa hile honetako egun desberdinetan egingo da, hemen auzo eta egunak:

  • Bolua eta Burdiñate ingurua: Urriak 29 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Ernai eta San Lorentzo ingurua: Urriak 30- Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Matxiategi eta Poligono ingurua: Urriak 31  -  Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Oxirondo, Zubieta eta Fraiskozuri ingurua: Azaroak 4  -  Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Ibargarai: Azaroak 5  -  Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Toki Eder eta Espoloi ingurua: Azaroak 6  -  Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • San Antonio eta Martoko: Azaroak 7  -  Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Askarruntz, Ozaeta eta Zubiaurre: Azaroak 8 -  Labegaraieta kiroldegian  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Bidekurutzeta, San Pedro, Zabalotegi eta Basarte (plazatik gora): Azaroak  11 -   Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Barrenkalea, Irala eta Simon Arrieta (plazatik behera): Azaroak 12  -  Oxirondo azoka  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Angiozar: Azaroak 13 -  Angiozarko pilotalekuan  -  10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Osintxu: Azaroak 13  -  Osintxuko pilotalekuan -   10:00 - 14:00 / 17:00-20:00 
  • Landa auzoak:  Oxirondo azokan 4tik 7ra eta 11n eta 12an eta Labegaraietako kiroldegian 8an, 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
  • Landa auzoak: Azaroak 4, 5, 6, 7, 11 eta 12an, Oxirondo azokan; azaroaren 8an, Labegaraietako kiroldegian eta azaroaren 13an, Osintxuko pilotalekuan, 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak