Martitzenean, hilaren 29an, hasiko dira hondakinak gaika batzeko kuboak eta gainerako materiala banatzen. Egutegia egin dute kaleka eta auzoka, materiala modu ordenatuan jasotzeko, beheko taulan ikusten denez, eta, Labegaraietako, Osintxuko, Angiozarko eta baserri auzoetako bizilagunek izan ezik, Oxirondo azokara joan beharko da.
18.300 kubo erdigunean
Etxe bakoitzeko bi kubo marroi banatuko dituzte, hondakin organikoarendako, eta beste bat gris kolorekoa, errefusarentzat. Guztira, 18.300 kubo banatuko dituzte 6.100 familiaren artean herrigunean. Horrekin batera, informazio guztia jasotzen duen gida eta hiztegi praktikoa ere banatuko dituzte. Gidan funtzionamendua jasotzen da eta hiztegian, berriz, zer-nola bereizi behar den. Horrekin batera, hozkailurako imanak ere banatuko dituzte, egutegiarekin; hau da, egun bakoitzeko zer atera behar den.
Norbaitek zehaztutako egunetan joaterik izango ez balu, azaroaren 13ra bitartean pasatu ahal izango da.
Informazio bulegoa, plazan
Kuboak eta gainerako materiala Oxirondo azokan banatuko dituzten arren, informazio bulegoa San Martin plazan dago aurreko astea ezkero. Turismo Bulegoa egon izan den txokora eroan dute, Udaltzaingoaren parera, eta han artatuko dituzte herritarrak.
Hiru informatzaile arituko dira bertan: Olatz Izagirre, Maialen Idiazabal eta Maria Gonzalez; eta herritarrek izan ditzaketen zalantza eta kezkak argitzen saiatuko dira.
Materiala banatzeko herritarren laguntza eskertuko dute. Interesatuek izena eman dezakete 943 76 46 18 zenbakian edo materialabanatzeko@gmail.com helbidera idatzita.
Material banaketa auzoz auzo
- Bolua eta Burdiñate ingurua: Urriak 29 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Ernai eta San Lorentzo ingurua: Urriak 30 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Matxiategi eta Poligono ingurua: Urriak 31 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Oxirondo, Zubieta eta Fraiskozuri ingurua: Azaroak 4 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Ibargarai: Azaroak 5 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Toki Eder eta Espoloi ingurua: Azaroak 6 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- San Antonio eta Martoko: Azaroak 7 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Askarruntz, Ozaeta eta Zubiaurre: Azaroak 8 - Labegaraieta kiroldegian - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Bidekurutzeta, San Pedro, Zabalotegi eta Basarte (plazatik gora): Azaroak 11 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Barrenkalea, Irala eta Simon Arrieta (plazatik behera): Azaroak 12 - Oxirondo azoka - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Angiozar: Azaroak 13 - Angiozarko pilotalekuan - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Osintxu: Azaroak 13 - Osintxuko pilotalekuan - 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Landa auzoak: Oxirondo azokan 4tik 7ra eta 11n eta 12an eta Labegaraietako kiroldegian 8an, 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
- Landa auzoak: Azaroak 4, 5, 6, 7, 11 eta 12an, Oxirondo azokan; azaroaren 8an, Labegaraietako kiroldegian eta azaroaren 13an, Osintxuko pilotalekuan, 10:00 - 14:00 / 17:00-20:00
Komertzioendako ere zehaztu dituzte egunak
Dendek eta komertzioek azaroaren 4tik 7ra eta 11n eta 12an egin ahal izango dute euren beharren araberako materialaren aukeraketa –zein motatako kuboak behar dituzten– Oxirondo azokan. Bertan, teknikarien laguntza izango dute. Labegaraieta inguruko komertzioen kasuan, kiroldegira joan ahal izango dira azaroaren 8an.