Sozialisten ustez, helburua "atez atekoa inposatzea" zen eta horretarako "engainatu, gezurra esan eta herriari hitza kendu diote, atez atekoaren kontra sinatu zuten 4.651 lagunei kasurik egin gabe". Horrekin guztiarekin, sozialistek "erabateko arbuioa" adierazi nahi diote "garai ez oso urrutietara garamatzaten egiteko modu erabat antidemokratiko eta totalitarioari".
Herri galdeketarekin bat
Era berean, bat egiten dute Bergara Garbiak azaroaren 9 eta 10erako deitu duen herri galdeketarekin eta herritarrei bertan partzeko deia luzatun diete.
Sistema berria abendutik aurrera
Abenduko lehen asteetan ezarriko dute Bergaran hondakinen bilketarako sistema berria, eta sistema honetan edukiontziak eta esekitokiak, biak, konbinatuko dira. Joan den astean ezagutarazi zituzten xehetasunak, Ingurumen zinegotziaren eskutik.