Hondakin organikoak eta errefusa batzeko zintzilikarioak jartzen hasi dira Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 15a, 19:37

Labegaraietan ateratakoa da goiko argazkia. Bergaran lehen zintzilikarioak jarri dituztela erakusten du; auzo horretan eta San Lorentzon hasi dira ipintzen, momentuz, eta herri guztian jarriko dituzte datozen asteetan. Bizilagunek hondakin organikoak eta errefusa aterako dituzte esekitokietara, eta bilketa 23:00etatik 06:00etara egingo da; ordutegi bera izango da, udan zein neguan.

Apirilean eman zuen Udalak hondakinak biltzeko herrian ezarri asmo duen sistemaren berri: edukiontzi horiak eta urdinak mantendu egingo dituela iragarri zuen. Bihar eguerdian –eguaztena– emango dituzte hondakinen bilketa selektiboa martxan jartzeko lanen gaineko azalpenak.

Bergara Garbia: "Udalak inposaketarekin aurrera jarraitzen du"

Honen harira, Bergara Garbiak hedabideetara bidali duen ohar baten bitartez adierazi du Bilduk "inposaketarekin aurrera jarraitzen" duela. "Atzo herriak berriz ere bere nahia plazaratu zuen eta Bilduk gaur egindako lanarekin herriaren nahia ez duela errespetatzen demostratu du" dio Bergara Garbiak ohar horretan.

Era berean, Bergara Garbiak dio Bilduk "bere interesagatik bakarrik lan" egiten duela. Eta bukatzen du aipatzen Bergara Garbiak azaroaren 9 eta 10erako deitu duen herri galdeketa: "Herriak hitz egingo du; guk herriarekin kontatzen dugu eta kontsultarekin argi geratuko da herriaren nahia!".

Bergarako San Lorentzo auzoan jarritako lehen zintzilikarioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak