Bergara Garbiako kideek egindako agerraldian "malgutasun eza" salatu zuten, "hondakinen mahaia apurtu eta hasieratik pentsatuta zuten sistema mistoa ezartzea erabaki dutelako". Euren esanetan, "gehiengoak gaitzesten duen sistemaren eta ezarritako inposaketaren aurka" daude eta "Udalaren immobilismoaren" kontra "erreferenduma" deitu zuten.
Galdeketa, azaroaren 9an, zapatuan, eta 10ean, domekan, egingo dute eta bergararrei botoa ematera joateko dei egin zieten.
Agerraldi berean 5. edukiontziaren aldeko aldarria ere egin zuten.
Gaur goizean, plataformako kideek, atzoko agerraldian parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie.