Erreka auzolanean garbitzeko dei egin dute urriaren 13rako

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko irailaren 19a

Zenbait herritarrek eta Udal ordezkariek hartuko dute parte. Epelen hasi eta Osintxura arteko zatia garbituko dute. Interesa duten herritarrek izena eman dezakete.

Debagoieneko Mankomunitateak Errekaren Astea antolatu du urriaren erdialderako eta hori baliatuta, Deba erreka garbitzeko auzolana antolatu du herritar talde batek Bergarako Udalarekin batera.

Urriaren 13an Epeletik Osintxura bitarteko erreka zatia garbitzeko lanetan arituko dira eta deialdia egiten diete parte hartu nahi duten herritar guztiei ekimenean izena emateko. Izan ere, interesa duten herritar guztiei dago irekita, hori bai, bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako errekagarbitzeko@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo www.bergara.net webgunean dagoen formularioa bete.

"Guztion ondarea"

Bergarako Udal Gobernu taldeak ibaiaren zaintzan guztiok parte hartzeko deia egin du goizean, Deba ibaian izandako isurketaren harira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak