Gobernu taldeak salatu egin du errekako isurketa

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ira. 19a, 14:49

Gipuzkoako Ur Agetzia isurketaren jatorria aztertzen ari da arduraduna identifikatzeko eta dagozkion neurriak hartzeko. Halakorik berriz gerta ez dadin, areagotu egingo du Gobernu taldeak Gipuzkoako Ur Agentziarekin duten elkarlana. Bergarako Equok ere salatu du gertakaria.

Udal Gobernu taldeak martitzenean Deba errekan izandako isurketa salatu du. Hain zuzen, Mekolalde inguruan laranja kolorekoa azaldu zen erreka. Hori ikusita, Gipuzkoako Ur Agentziara jo zuen Udalak egoera aztertzeko eta, oraindik ustezko isurketa zenak, eragindako kalteak zehazteko. Ur Agentziak berehala bidali zuen teknikaria eta isurketa izan zela konfirmatu zuen. Ikerketak zabalik jarraitzen du isurketaren iturria eta arduraduna identifikatzeko eta haren aurka dagozkion neurriak hartzeko.

Sumina eta salaketa bizia

Horren aurrean, Gobernu taldeak "sumina" adierazi du "guztiona den ondare natural horren zein herritarron osasunaren aurka egindako erasoagatik eta gogo biziz" salatu du. Bestalde, halakorik berriz gerta ez dadin, areagotu egingo dute Ur Agentziarekin duten elkarlana eta herritarrei dei egiten diete ibaiaren zaintzan guztiok elkarrekin parte hartzeko. Horren harira, urriaren 13an, Deba erreka auzolanean garbituko dela aurreratu dute. Gobernu taldeko kideek eta hainbat herritarrek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak