Duela hiru aste hasi zen lanean, eta horrela jarraitzen du. Lau alderdik eta bi plataformak hartzen dute parte mahai horretan: Bildu, Aralar, EAJ eta PSE-EE alderdi politikoek eta Bergara Zer Zabor eta Bergara Garbiak plataformek, hain zuzen ere. Duela hiru astetik hona, astero elkartzen dira mahaia osatzen duten sei eragileetako ordezkariak; hurrengo bilera, datorren martitzenean egingo dute.
Hondakinen mahaiaren helburua da hondakinen bilketari buruz helburuak finkatzea eta helburu horiek lortzeko bideak guztien artean adostea. Apirileko osoko bilkuraz geroztik saiatu dira mahaia osatzen.