Udalak Bergara Garbiak egindako galderari erantzun ez diola-eta, "argi" hitz egiteko eskatu dio plataformak: "Dena geratuko duzue, bai edo ez?"

Julen Iriondo 2013ko eka. 10a, 00:09

Bergara Garbiak dio Udalari helarazitako maiatzaren 30eko idatzian "argi" azaldu zutela "atez ateko hondakin bilketarekin zerikusia duen dena geldiaraztea eta hori idatziz bermatzea" zela eurek hondakinen mahaian parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Plataformak dio Udalak ez diola erantzun euren eskaerari.

Bergara Garbiaren esanetan, hau da Udaletik jaso duten erantzuna: "Zuen eskariari dagokionez, azaldu nahi genuke zenbait esleipen eginak daudela. Horregatik, aurreko bileran esan genizuen moduan, sortzera goazen mahaian jarriko dugu hau guztia mahaiaren gainean, eta aztertu beharko dugu esleipen bakoitza ze egoeratan dagoen, irtenbide bat bilatzeko. Hala ere, badaude beste gai batzuk ez dutenak lotura zuzena atez ateko gaikako bilketarekin. Aurreko astean Hirigintzan komentatu zena landa inguruneko gaikako bilketari zegokion, eta hori edukiontzi bitartez egingo da. Beraz, ez dugu eragozpenik ikusten bere bidea jarrai dezan. Gainera, ulertu behar duzue Mankomunitateak eginak dituela esleipenak eta enpresa lanean dagoela dagoeneko. Oñatin eta Gatzagan hasi dira eta Bergarara etorriko dira gero".

Bergara Garbiak dio, idatzi horrekin, Udalak ez diola erantzun euren eskakizunari, eta erantzun "argi" baten zain jarraitzen dutela: "Dena geldiaraziko duzue, bai edo ez?".


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak