Martxan da Bergarako bigarren auzo-konposta gunea, Ibargarain

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko mai. 29a, 22:09

Guztira, 33 familiak egingo dute konposta Ibargaraiko gunean eta horretarako hamar konpostagailu jarri dituzte. Bizilagunek arratsaldean ezagutu dute konposta egiteko gune berria Udal langileekin batera eta aurretik udaletxean ikastaro bat jaso dute.

Ikastaroa bi Udal langilek eman die bertaratu diren auzotarrei eta auzo-konposta egiterako orduan kontuan hartu behar dituzten xehetasunak azaldu dizkie. Bizilagunek zituzten kezkak ere argitu dituzte eta Labegaraietako auzo-konposta gunean parte hartzen duen herritar batek euren esperientziaren berri eman du. Esan du "oso pozik" daudela azken sei hilabeteetan egiten ari direnarekin.

Bergarako lorezainen burua bizilagunei konposta egiteko xehetasunak azaltzen, udaletxean.


Hirugarrena, Osintxun

Leire Iruin Ingurumen zinegotziak azaldu digu Bergaran auzo-konposta egiteko hirugarren gunea Osintxun zabalduko dutela. Izen-ematea eginda dagoela gaineratu digu eta gunea printzipioz beteta dagoela kontatu digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak