'Oligopoly 2' dokumentala Bergarako kultura etxean estreinatuko da

Ruben Cuesta 2013ko mai. 16a, 19:14

'Oligopoly 2: El imperio eléctrico contra todxs' dokumentala estreinatzeko eguna da gaur, maiatzak 16. Espainiako hainbat hiriburutan estreinatuko da eta gaur bertan ikusi ahal izango da, era berean, Bergaran ere: kultura etxean izango da, Errotalde jauregian, 19:00etan.

Azaroaren 18an, La Sexta-ko Salvados-en Espainiako sektore energetikoari buruzko saioa emititu zuten. Gai polemikoak tratatu ziren bertan: zor energetikoa, besteak beste. Horren ondorioz, informazio gehiago ezagutzeko asmoarekin, Modelo Energetiko Berrien aldeko plataformak Oligopoly 2: El imperio eléctrico contra todxs  dokumentala ekoiztu du. Plataformak 70 erakunde eta 600 pertsona baino gehiago barne hartzen ditu. Dokumentala crowfounding diru bilketa sistemaren bidez egin da.

Ekoizleek diote Salvados saioa ikusita, gauza gehiago ezagutu nahi zituztela: "Herritarrok UNESA oligopolioa osatzen duten bost enpresei buruzko informazioa behar dugu. Gainera, hainbat pertsonen ahotsak entzun nahi ditugu jakiteko zergatik igotzen den argindarraren prezioa, eta zorraren hazkundea zergatik gertatzen den".

Elkarrizketatuen artean Jorge Fabra, Red Eléctrica de España-ko presidente ohia, eta Jorge Morales enpresaria daude. Gainera, gaian adituak direnek eta gizarte erakundeen ordezkariek parte hartzen dute. Gipuzkoan, Bergaraz gain, Donostiako Guardetxean, Mutrikuko kultura etxean eta Legazpiko Olazabal institutuan egingo dira emanaldiak. Alba del Campok zuzentzen duen dokumentalak 45 minutuko iraupena du. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak