Ernaik "hondakinen gaiak hartu duen norabide politiko interesatua" salatu du

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko apirilaren 26a

Bergarako Ernaik bidalitako oharrean gehitzen du, bestalde, "EAJk eta hauek osaturiko Bergara Garbia plataformaren erasoek" kezka sortzen dietela, eta "zaborren inguruko eztabaida alde batera laga eta herrian gertatzen ari den borroka politiko hutsak haserretu".

Udal Gobernuaren kasuan, Ernaik salatu egin ditu "atez atekoa ezartzeko bidean izaten ari diren aldaketak, tartean dataren atzeratzea". Eta ez daude ados ontzi eta paperaren edukiontziak ez kentzearekin, "zero zabor filosofiaren bidean atzerapausoa" delako. Zero Zabor taldearen lana goraipatu egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak