Berdegara Eguna gaur Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 19a

Berdegarak ospakizun eguna izango du gaurkoa, zapatua. Hilabeteotan manifestua aurkeztu eta mosaiko erraldoia osatu eta gero, gaur, Berdegara Eguna ospatuko dute, 18:00etatik 22:00etara, hiru gunetan: Irala kalean, San Martin plazan eta Muniben. Egitaraua, albiste barruan.

Hiru gune

Ume eta gazteendako gunea (Irala kalea):

  • Jarduneko begiraleak dinamizatuta: umeentzat tailerrak, izara jokoa eta txapak egingo dira. Lokotx Bilketa ere egingo dute: bost edukiontzi jarriko dira, beirarena, organikoarena, ontzi arinena, kartoiarena eta errefusarena. Hondakin guztiak lokotxak baliran nahastuta  jarri eta talde bakoitzak edukiontzi bat izango du, bakoitzak berea ongi jaso eta sailkatutakoan amaituko da jolasa.
  • Ipuinak: Amaia Arriaran (Oihulari Klown)eta Amaia Etxeberriak gazte zein umeentzako ipuinak kontatuko dituzte.
  • Musika bitartez kale animazioa.
  • Gunearen erreferentziarako pankarta handi bat: Murriztu, berrerabili, birziklatu. Aire garbiak bira nazan: erraustegirik ez dioen pankarta ipiniko da.

Artisten Gunea (San Martin plaza):

  • Zenbait margolarik beraien lanak bertan aurkeztuko dituzte; Lanek ingurumena, birziklatzea eta gaiarekin lotura izango dute. Besteak beste Juanjo Altunak (Berdegara logotipoaren egilea) bere lan bat prestatuko du. Bergara Zero Zaborrek mural propioa egingo du. Burua eta bihotza, Peru Azkaratek egina.
  • Bi erakusketa jarriko dira. Zero Zabor: hondakinak ez dutelako zertan zabor izan bata eta Hondakinen arazoa eta irtenbidea bestea.
  • Musika bitartez kale animazioa egingo da.
  • Kale animazioa: Oihulari Klownen eskutik Larrialdia Pronostiko Erreserbatua lana aurkeztuko dute. Gunez gune, kalez kale humorea barraiatuko dute.

Eremu Nagusia (Munibe Plaza):

  • Amaiera ekitaldia. Aukezpena eta kokapena, manifestuaren ildotik: Iker Azagirre eta Mireia Lizarraldek Bergara Zero Zaborren izenean auzkeztuko dute.
  • Parodia bat antzeztuko da, errauskailu erraldoi bat egin eta soka tira eginez.
  • Dantza bat egingo da Bergarako dantzari batzuen eskutik.
  • Kontzertu txiki bat egingo da bukatzeko: Ekaitz Ubera eta Aitzol Gandiaga kantautoreak eta Azkaiter pelox bakarlaria.

"Aldarrikapen koloretsua"

Berdegara Eguna "lasaitasunerako deia" izateaz gain "aldarrikapen koloretsua" izatea nahi dute antolatzaileek eta Berdegara Ekimenarekin bat egin duten hainbat herritarrek.

"Normala da edozein aldaketaren aurrean ezinegona eta kezkak izatea, baina ziur gaude herritarren parte-hartze sendoa lortzen bada hondakinen banaketa eta bilketa tasa garrantzitsuak lortuko direla", adierazi zuten jaiaren aurkezpen egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak