Gobernua herritarrak "nahasten" dabilela dio Bergara Garbiak

Arritxu Barruso 2013ko martxoaren 22a

Atez atekoaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak prentsa ohar baten bidez adierazi du Udal Gobernua atez atekoaren inguruan egiten ari den bilerekin eta "panfleto propagandistikoekin herritarrak nahasten" ari dela.

"Atez atekoaren onurak azpimarratzen ari dira eta etorkizun idiliko bat agintzen. Ez dira kontaratzen etorkizuna orainaren bitartez sortzen dela". Zentzu horretan salatu dute herria ez dela "garbitasun" eta "ekologiaren" adierazle: "Sekula ikusi ez bezala, Bergara pankarta, kartel, pegatina eta pintadaz josita dago. Horietako batzuk atez atekoaren alde eta bosgarren edukiontziaren kontra". Eta honakoa gaineratzen dute: "Zer gertatutako da zikinkeria horri guztiari atez atekoa gehitzen zaionean? Zintzilikarioetatik zabor poltsak esekitzen direnean, euliz inguratuta? 'Bergara Monumentala', herri turistiko baten adibide izango da horrela?"

Bergara Garbiak azaldu du "amets-gaizto" horrekin bukatzeko ezinbestekoa dela protesta egitea. Hori horrela, herritarrei dei egiten diete balkoietan zabor poltsak mantentzeko eta Udal Gobernuari eskatu diote atez atekoaren gaineko galdeketa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak