Itziar Ibartzabal eta Lucia Farras: "Auzoan beste elkarte bat egon arren, hau izan da beti festaren muina"

Imanol Gallego 2013ko mar. 18a, 13:04

Gutxi izango dira San Antonio auzoa Itziar Ibarzabal eta Lucia Farrásek baino hobeto ezagutuko dutenak. Bertan jaio ziren biak eta orain ere auzoan jarraitzen dute. Euren bizitokia gustuko dute eta azken urteetan dezente aldatu dela igarri arren, harro sentitzen dira sanantoniarrak izateagatik.

San Antonioko auzoarekin zerikusi handia duten oroitzapen asko batzen ditu elkarte honek, ezta?

Itziar Ibarzabal: Asko eta politak, gainera. Gizona hasieratik kide zenez, elkartearekin harreman handia eduki dut.

Lucia Farrás: Uff, oroitzapen asko, bai! Nire gizona lehen kidea izan zen eta, alargundu ostean, suhiak hartu du bere tokia. Oraindik une asko pasatzen ditugu hemen.

Gure Ametsak, kideentzat ez ezik, auzoarentzat antolatzen zituen festak.

I.A.1: Hala zen, bai. Danborrada, feria... gauza asko antolatzen ziren hemen. 

L.F: San Antonio auzoan beti izan gara festen aldekoak eta elkarte honetan gauza asko antolatu dira beti.

Elkartea, auzoa bezala, asko aldatu da?

I.A: Ez pentsa, auzoa gehiago aldatu da. Gure Ametsak bere horretan jarraitzen du. Orain ere oso gizon atseginak daude, baina lehengoek beste xarma bat zuten.

L.C.: Auzoa ez da asko aldatu baina jende berri ugari etorri da. Hemen bizi eta jaio garenetatik zaharrenetako bat naiz eta orain ez dut jende asko ezagutzen. Elkarteak, berriz, bere horretan jarraitzen du; kide asko aldatu arren, beti moduan segitzen du. Auzoan beste elkarte bat egon arren, hau izan da beti festaren muina. 

Zenbat oroitzapenetan agertzen da Canalejas hegazkina?

I.A.: Hegazkina ez zuten egunero pizten, hitzordu berezietan soilik. Orain martxan ikusteak asko alaitu nau.

L.F.: Taberna oso ezaguna zen. Bertako Felisa nire lagun handia zen eta taberna ongi ezagutzen nuen. Hegazkina berriz martxan ikustean oroitzapen asko etorri zaizkit burura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak