Berdegararen mosaiko erraldoia, San Martin plazan

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko martxoaren 17a

Berdegararen manifestuaren logoa mosaiko erraldoi baten bitartez erakutsi dute eguerdian Bergaran. Haize errota koloretsua irudikatu dute hainbat herritarrek eta antolatzaileak oso pozik gelditu dira deialdiak eduki duen harrerarekin. Mosaikoaren bitartez, aldarrikatu dute birziklapenaren alde daudela eta errauskailuaren kontra egiten dutela.

Juanjo Altunak Berdegararendako egin zuen logoa irudikatu dute San Martin plazan bertaratutakoek eta Mireia Lizarralde Bergara Zero Zaborreko kideak deialdiaren balorazio positiboa nabarmendu du: "Oso pozik gaude, jendearen jarrera oso ona izan da, aktibo egon dira eta pozik gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak