Zuhaitz Azoka ospatuko da bihar San Martin plazan

Arritxu Barruso 2013ko otsailaren 15a

Bihar, zapatua, San Martin plaza lore, landare eta zuhaitzez jantziko da. Urteroko Zuhaitz Azoka izango da, eta, eguraldiak laguntzen badu, behintzat, herritar asko izango dira plazatik bueltatxoa emango dutenak. Aurten 20 saltzaile inguru etorriko dira.

Orain arte Zuhaitz Eguna eta Zuhaitz Azoka egun berean ospatzen ziren, baina aurten lehen aldiz bi ekimenak bereiztu egingo dira. Zuhaitz Eguna martxoaren 9an ospatuko da, Naturaren Egunaren bueltan. Udala egun borobila izan dadin egitaraua lantzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak