200 atxikimendu jaso eta ikuskizun batekin aurkeztu dute Bergaran 'Berdegara' adierazpena

Julen Iriondo 2013ko urtarrilaren 30a

Hezkuntza, osasun, ingurumen, kirol eta sindikalgintza arloetako hainbat bergararrek sinatu dute, "modu pertsonalean", ekimena bultzatu duen Bergara Zero Zabor ekimenaren esanetan hondakinen arazoari "irtenbide egoki bat ematearen aldeko aldarri" izan nahi duen adierazpena. Musika, dantza eta bertsoz aurkeztu dute, besteak beste, Zabalotegi aretoa beteta.

Adierazpenak dio lehenengo mundu deituan "hondakin gehiegi" sortzen dela eta, horren aurrean, "herri aurreratu guztiak" jarraitzen ari diren bidea jarraitu behar dela: "Birziklapena", "eredu linealetik eredu zirkularrera pasatzea" eta zero zabor filosofia praktikara eramatea:

"Seguru gare danon edo ixa danon konpromisua dala birziklatzia. Etikua, ekologikua, justua eta naturala dalako. Hori zela egin asmatzia da kontua. Ahalegintxo bat egiteko prest gare? Seguru baietz. Gainera, hola ez dogu Erraustegixa egiteko biharrik izango, ez Bergaran eta ez beste inun".

Izan ere, erraustegiak osasunarentzat kaltegarriak direla dio adierazpenak: "Sinatzailiotako asko osasun munduko profesionalak gara eta jakin badakigu, ikerketa zientifiko guztiak hala erakusten dabelako, Erraustegixak pertsonen osasunerako oso kaltegarrixak diela; inork ez ditu bere etxe onduan nahi. Birziklatuz gure osasuna zaindu, gure seme-alabei etorkizun hobia eskeini eta ingurumena gordeko dogu. Hezitzailiok be Bergarako inguruak eta ingurumena zainduz heziko ditugu belaunaldi berrixak".

Hondakinen arazoarentzako irtenbidea "elkarrekin berba eginez, eztabaidatuz" eta "adostasun zabaletara helduz" iritsiko dela dio idatziak, eta "hondakinak kudeatzeko ezagutzen ditugun bilketa eredu eraginkorrak herrira egokituz".

Aurkezteko, ikuskizuna

Adierazpena aurkezteko ikuskizuna egin dute bart Zabalotegi aretoan: Mikel Laskurainen esketxa, Berdegara logotipoaren aurkezpena, Osintxuko Musikara taldearen dantza, Azkaiter eta Setiren doinu eta ahotsak, bertsoak eta Jon eta Asier Altuna anaien ekarpena izan zituen saioak. Adierazpena Juan Martin Elexpuru idazleak irakurri zuen euskaraz eta Mireia Alberdi dietistak gazteleraz.

Hauek dira Berdegara adierazpena siantu duten bergararretako batzuk:

  • Hezkuntza: Miren Laborda, Ane Barruso, Joxu Arana, Gotzon Iparragirre, Mireia Gallastegi, Bea Lauzirika, Fernando Otaño, Jose Angel Mikeo, Josune Irazabal, Xabier Larrañaga, Juantxo Madariaga, Iñigo Iñurrategi, Mikel Zubizarreta, Iñaki Madinabeitia, Alex Labaien, Aitzol Loiola, Ainhoa Larrañaga, Jose Luis Irazabal, …  
  • Ingurumena: Iñaki irizar, Juan Manuel Ruiz “ Groutxo”, Markel azkargorta, Iosu Garitaonandia, Nerea Lazpiur… 
  • Osasuna: Arrate Bengoa, Josune Oregi, Bea Zeziaga, Miren Arzak, Amaia Agirre, Mireia Alberdi, Edurne Altube, Iñaki Arana… 
  • Kultura: Juan Marti Elexpuru, Virginia Imaz, Mikel Laskurain, Miel Ibarzabal, Kixi Altuna, Juanjo Altuna, Itsaso Mendizabal, Elena Laka, Azkaiter, Aritz Alustiza, Jose Gonzalez, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Agirre...
  • Kirola: Peio Garitano, Unai Arantzabal, Hodei Orobengoa, Juan Luis Arregi, Enrike Nieto, Beñat Iñarra, Edurne Mujika… 
  • Sindikalgintza: Moztu, Rossli, Kontxi Bergaretxe, Agurtzane Diaz de Uribide, Esteban Muruamendiaraz,Felix Irizar, Xabier Larrañaga… 
  • Auzo-alkateak: Jesus Agirre, Mila Elortza, Jon Olivares, Jesus Osa, Mikel Juaristi, Aiert Lizarralde, Iñigo Gabilondo.
  • Bestelakoak: Iraitz Salegi, Ander Bolibar, Unai Asurmendi, Lander Juaristi…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak