Bergara Garbiakoek diotenez, "Arartekoak kexu formala aurkezteko aukeraren berri eman zuen" eta eurek aurrera eroango dute tramite hori datozen egunetan.
Bergara Garbiako kideak dagoeneko izan dira Arartekoarekin. Bidalitako oharrean jakinarazi dutenez, Arartekoarenean egindako kontsultarako bisitan idatzia aurkeztu zuten, batetik, "salatzeko, herritarrek hondakinak batzeari dagokion gaian jasaten duten babesgabetasuna; eta bestetik, atez atekoaren kontra eta hondakinak gaika batzeko modu egokienari buruz herritarrek duten iritzia jakiteko herri kontsulta eskatuz udaletxean aurkeztutako idatziaren 4.691 sinatzaileei egindako gutxiespena salatzeko".
Bergara Garbiakoek diotenez, "Arartekoak kexu formala aurkezteko aukeraren berri eman zuen" eta eurek aurrera eroango dute tramite hori datozen egunetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.