Berdegara adierazpena aurkeztuko dute hainbat bergararrek, "hondakinekin daukagun arazoa elkarrekin konpontzeko"

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 23a

Bergara Zero zabor taldeak bultzatuta, hainbat bergararrek aurkezpen publiko bat egingo dute urtarrilaren 29an, martitzenez, Zabalotegi aretoan. Hala, Berdegara izenpean, pentsamolde eta ikuskera ezberdineko herritarrak elkartu nahi ditu, "hondakinekin daukagun arazoa elkarrekin konpontzeko".

Haien ustez, hondakinen arazoa konpontzeko zera egin behar da: "hondakin gutxiago sortu, ahalik eta gehien berrerabili eta ahal den guztia birziklatu". Era berean, diote, erraustegia egiteko beharrik ez dagoela, "ez Bergaran eta ez beste inon". Eta amaitzen dute zera esanez: "bergararrok lortuko dugu hondakinen arazoari irtenbidea aurkitzea. Elkarrekin berba eginez, eztabaidatuz, parte hartuz eta adostasun zabaletara helduz".

Adierazpenarekin bat egiten duten bergararrak gonbidatzen dituzte adierazpenoi sinatzera eta baita urtarrilaren 29an Zabalotegin, 19:00etan, egingo den ekitaldian parte hartzera ere. Ekitaldi horretan, adierazpena irakurtzeaz gainera, musika, antzerkia eta proiekzio bat ere izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak