Bergara Garbiak poltsen protestarekin jarraitzeko eskatu du

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 18a

Atez atekoaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko Bergara Garbia plataformak prentsa ohar baten bidez adierazi nahi izan die herritarrei ez ditzatela kontuan hartu Udalaren eta Bilduren Gobernuaren "hitz politak". "Atez atekoa inposatu digute eta ez diote beraiena ez den beste ezeri kasu egiten", diote. Balkoietako poltsen protestarekin jarraitzeko deia egin dute: "Poltsen protesta mantendu eta areagotu behar dugu –beste ekintza batzuk baztertu barik– gure eskaerei kasu egiten dieten arte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak