Kaleko ontziak aldatzen hasi dira sailkatuta batzeko

Amaia Garate 2013ko urtarrilaren 14a

Gaur egun herrian barrena dauden zaborrontziak –mila inguru– ordezkatu egingo dituzte, pixkanaka.

Zero zabor filosofia ardatz hartuta eta herritarrek kalean daudela sortzen dituzten hondakinak gaika jaso eta birziklatu ahal izateko, Udalak herriko kaleetan dauden zaborrontzi txikiak ordezkatuko ditu datozen asteetan. Hori horrela, egungo zaborrontzi beltz bakarra desagertu egingo da eta lau koloretako ontziei egingo die tokia.

Hain zuen ere, ontzi urdina papera jasotzeko izango da; marroia, hondakin organikoentzako; horia, plastiko eta edukiontzientzako; eta grisa, errefusa jasotzeko.

Egungoak aprobetxatuta

Herrian 1.000 inguru puntutan dauden zaborrontziak pixkanaka kenduz joango da Udala, gero ontzi berauek berriztatu, koloreztatu eta berriz kalean jartzeko.

120na ontzi aldatuko dituzte aldi bakoitzeko. Hau da, aldi bakoitzean 120 ontzi kendu, berriztatu eta birkokatuko dituzte. Era berean, auzoen eta zonaldeen arteko oreka mantenduko da auzo guztietan egon dadin beti hondakinak botatzeko aukera. Beraz, inoiz ez dira auzo bereko ontzi guztiak batera kenduko.Aldaketa horiekin guztiz bukatzean, hondakinak sailka jasotzeko 250 bilketa gune inguru izango dira herrian. Aurrera begira, sor daitezkeen beharren arabera, bilketa guneak gehituko dira.

4 ontzi, 4 kolore

Ontzi urdina: Papera jasotzeko izango da.

Ontzi marroia: Hondakin organikoak botatzeko izango da.

Ontzi horia: Plastikoarendako eta edukiontziendako izango da.

Ontzi grisa: Ontzi urdin, marroi eta horira bota ezin den errefusa botako da horra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak