Dagoeneko erabiltzeko prest dago Labegaraieta auzoan jarri duten konpostagailu komunitarioa. Erreka ondoan eta bidegorriaren kontra dagoen txoko baten jarri dute, eta laster hasiko dira erabiltzen auzoko bizilagunak.
Lau konpostagilu txiki eta handi bat jarri dute, egurrezko hesi batekin inguratutako txokoan. Bizilagunek, konpostagailu txikiak erabiliko dituzte hasieran, eta horiek bete ahalaz, handia erabiliko dute.
Abenduan jaso zuten auzotarrek lehen ikastaroa konpostari buruz, eta datozen egunetan konpostagailuak nola erabili, arazorik izanez gero nora jo eta antzerako kezkak argitzeko bilera egingo dute, tokian bertan, udal ordezkariekin.




