Isazelaiak esan du "onartezina" dela edozein egoeratan "gezurrak" esatea eta alkatea "horrenbeste urtetan herri honen zanpatzailea izan denarekin konparatzea". Hauxe gaineratu du: "Harritu egin gaitu guztiz Bergara Garbia plataformako kideak komunikabideetan egindako azken adierazpenen inkoherentziak... Plataformari zilegitasun osoa aitortzen diogu derizkion aldarrikapen eta protestak antolatzeko, baina eskatzen diogu egian oinarritzeko".
Egubakoitzean beste bilera bat egin zuten udaletxean alkateak eta plataformako kideek: "Bergara Garbiakoek harridura azaldu zuten Goienan publikatutako hitzengatik, komunikabide honen akatsa izan zitekeela argudiatuz. Kontrastea egin ondoren Goienatik jakin dugu testu horren bidaltzailea Bergara Garbia izan zela" azaldu du Isazelaiak eta hauxe gaineratu du: "Exijitzen diogu Bergara Garbiari publikoki hau guztia argitzea".
Herritarrei lasaitasun mezua
Bestalde, herritarrei lasaitasun mezua bidali nahi izan die Isazelaiak eta esan du Gabonen ondoren auzoz auzo bideratuko dituzten bileretan parte hartzera gonbidatzen dituztela.