Paperez betetako zabor poltsak Bergarako leiho eta balkoietan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abenduaren 18a

Atez ateko hiri hondakinen bilketa sistemaren kontrako Bergara Garbia plataformak egindako deiari erantzunez, Bergarako hainbat etxetako leiho eta balkoitan agertu dira paperez betetako zabor poltsak. Bergara Garbia plataformatik eskerrak eman dizkiete euren deiari erantzun dieten herritarrei, eta ekimenarekin bat egitera animatu dituzte hala egin ez duten bergararrak. Orain arteko balorazioa "positiboa" da.

Ekimenaren bitartez, protesta egin nahi dute herritarrek, hondakinak atez ate jasotzeko sistemaren ondorioz, herrian barrena jarriko dituzten zintzilikarioek herria "itsusitu eta zikindu" egingo dutelako, euren esanetan. Ekimenarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak: "Atez atekoa geldiarazteko denon laguntza ezinbestekoa da, beraz animatu eta parte hartu. Plastikozko zabor poltsa bat zintzilikatu etxeko leiho eta balkoietan. Gure desadostasuna erakutsi beharra daukagu, guztion artean lortuko dugu!", dio Bergara Garbiak kanpaina honetarako herritarrei egindako deiak. Eta dei horri erantzunez, zakar poltsak zintzilika daude han hemenka; auzo edo kale batzuetan gehiago, eta beste batzuetan gutxiago.

Bergara Garbia plataformatik eskerrak eman dizkiete euren deiari erantzun dieten herritarrei, eta ekimenarekin bat egitera animatu dituzte hala egin ez duten bergararrak. Atez ateko hiri hondakinen bilketaren kontra 4.790 sinadura batu ditu plataformak.

Bergarako Udal Gobernuak bilera bat egin asmo du bihar –eguaztena– goizean, gaia aztertzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak