Bergara Zero Zabor pozik Gabonetako apaingarriak birziklatutako materialarekin egin izanagatik

Arritxu Barruso 2012ko abenduaren 18a

Bergara Zero Zabor taldeak Bergarako Udala "txalotu" nahi izan du Gabonetako apaingarriak material berrerabilgarriarekin egiteagatik. "Ekintza sinple bezain eraginkor honekin gauza asko lortzen dira", adierazi dute. 

Hondakinak berrerabiltzea da Zero Zaborren ustez lortutako lehenengo gauza, "normalean erabili bezain laster botatzen diren produktuen bizitza luzatu eta beste erabilera bat emanez". Bigarrenik aurreztea, "orain arte jarri izan diren argiekin energia eta diru asko xahutzen" zelako eta azkenik lanpostuak sortzea: "Nahiz eta hilabeteko kontua izan, lanpostuak sortu dira apaingarriak egin eta margotzeko, eta hori, krisi garaian, eskertzekoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak